Hilaren 7an inauguratu zuten 'Hain gertu eta hain urrun. Migrantas' erakusketa Hondarribian. Hilabete batez izango da ikusgai Emeki elkartean. Emakume migratuekin egindako lanaren emaitza da.
Bihar (hilak 24) Oarso Bidasoko HITZAren astekaria jasotzen dutenek Ainara Lopez eta Iraitz Arabolazari egindako elkarrizketa izango dute irakurgai. Hona aurrerapentxo bat.
Atzo arratsaldean inauguratu zuten erakusketa Emeki elkarteak Molla ibilbidean duen egoitzan. Parean elkarteko Ainara Lopezek eta Iraitz Arabolaza margolariak eman zituzten xehetasunak.
Emeki Emakume elkarteak eta Parean elkarteak antolatutako erakusketa da. Aurkezpena 18:30ean izango da, Emeki elkartean.
Hiriko gazteen sormen lanak sustatu eta ezagutarazteko helburuarekin, hiriko zazpi sortzailek hartuko dute parte azokan.