
Konponbideari begira esperantzatsu agertu da alkatea. Aurten "herritarren urtea" izaten ari dela adierazi du eta konponbidearen alde "keinu txikiak" egon direla: "Hondarribiarrek erakutsi dute herria bizirik dagoela eta Hondarribiak gatazka bat duen arren konponbiderako ere prest dagoela".

Hondarribiar gazteak estreinakoz gidatuko du Jaizkibel konpainia irailaren 8an. «Urduri, baina pozik eta arduraz» hartu dio lekukoa Oihana Etxebarrietari. Aurten «pauso handiak» egin dituztela dio.

Duela 25 urte hasi zen Jaizkibel Konpainiaren ibilbidea eta egun hartan egindako aldarrikapena oroituko dute, asteazkenean, 12:30ean, Martxoak 8 plazan.

Zauriak josten hasteko garaia dela sinetsita, herritarren arteko solasaldi sorta martxan jarri du gazte taldeak, «norberaren bizipenetatik gatazkarekin amaitzeko aurrerapausoak» azaleratuko baitira.

Norbanako herritarrak batu zituen Guztion Alardea mugimenduak atzo Gernikako Arbolan egindako agerraldian; gatazkaren konponbidean eragile aktibo gisa jokatu nahi dute.

Inoiz izandako babes zabalena jaso du gaur Jaizkibel konpainiak; inoiz baino jende gehiago kalean, baita konpainian ere. Irribarrea nagusitu da Jaizkibelekoen aurpegietan.