Bihar greba eguna dela eta, gaur egingo dute iraileko ohiko plenoa, udaletxean, 19:00etan. Gai zerrenda, hemen.
2019eko iraileko datuekin alderatu dituzte datuok. Urtarriletik 285.845 bidaiari jaso ditu Hondarribiko aireportuak.
Bihar, asteartea, Udalbatzak ohiko osoko bilkura izango du, eta hamabost puntuko gai zerrenda izango dute aurretik. Horien artean, bost mozio eztabaidatuko dituzte. Bilduk gaixorik dauden presoen gainean mozio bat aurkeztu du, eta EAJk herriko kaleen i...
Asteartean egingo dute, 18:00etan, udaletxean. Hauxe da gai zerrenda: Udalbatzak 2012ko maiatzaren 29an eta ekainaren 26an eginiko ohiko bilkurei dagozkion akten irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (586 zk.tik 870 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-ordezkarienak (1015 zk.tik 1192 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak. Hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa. Alkatetzak 2012ko uztailaren 27an emaniko dekretuaren berri ematea, Udalaren Kirol Patronatuko lehendakaritza Unai Unsuain Elvira jaunaren esku ezteko. Errenteriako Ezkerra udal taldeak aurkezturiko idatziaren berri ematea, Udalaren Kirol Patronatuan izango dituen ordezkariak izendatuz. Euskal Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 327/2012 administrazioarekiko auzi-helegitean emaniko epaiaren berri ematea, hain zuzen Errenteriako Udalak telefono mugikorraren zerbitzua ematen duten enpresek udal jabariaren erabilera pribatua eta aprobetxamendu berezia egiteagatik ezarri zitzaien tasei buruzko zerga-ordenantza onartu zuelako 2010-01-29an -2010-02-05eko GAOn, 23 zk.an, argitara emana-. Helegite hau “Telefónica Móviles España S.A.U.”-k tarteratua zen. Proposamena: Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auziaren Salan agertzeko, Lezoko Udalak, 1658/2010 Ohiko Errekurtsoaren gain ateratako 428/2012 epaiaren aurka, tarteraturiko Kasazio-errekurtsoa dela eta. Proposamena: 2012. urterako Errenteriako Udalaren lanpostu-zerrenda eta langileen plantilla aldatzea. Udalak Kutxako Batzar Nagusian izango duen ordezkariaren izendapena. Mozioa, Errenteriako Udaleko Sozialistak udal taldeak Espainiako Gobernuak Emakumeek haurdunaldia euren borondatez eteteari buruzko 2/2010 legea aldatzeko Madrileko Gobernuak egindako iragarpena dela-eta aurkezturikoa. Mozioa, Errenteriako Ezkerra [...]
Hauxe da gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Preso gaixoen eskubideen alde Bilduk aurkeztutako mozioa. Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren harira, Euskal Plataformak aurkeztutako mozioa. Kreditu bat abalatzeko Oarsoaldearekin Konpromiso Eskutitza onartzea. 2012 urteko aurrekontuan aurreikusitako mailegua kontratatzeko proposamena. Euskal Herriko Epaitegi Nagusiak Udalak eta Jaurlaritzak izenpeturiko Arraguako ARR-1B eremua garatzeko 2009ko ekainak 4an onarturiko hitzarmenaren inguruko epaiaren berri ematea. Oiartzungo Udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Arragua auzoko ARR-1B eremuko hirigintza hitzarmenaren hasierako onarpena. LIN-8, Arkotz, Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpenaren aurka jarritako berraztertze errekurtsoa. Oiartzungo Udala eta San Marko Mankomunitatearen arteko hitzarmena, garbigunea erabiltzeko. Aurreko uteetako isunak baliogabetzeko proposamena. Beste organoen jardueraren jarraipena. Eskari-galderak.