2019eko iraileko datuekin alderatu dituzte datuok. Urtarriletik 285.845 bidaiari jaso ditu Hondarribiko aireportuak.

Hil honetan ere, Hondarribiko aireportuak gorantzko joera mantentzen du, izan ere, 2019ko datuekin alderatuta %34 igo da Hondarribiko zerbitzua erabili dutenen kopurua. Urtarriletik 285.845 bidaiari jaso ditu Hondarribiko aireportuak, irailean berriz, 43,242 bidaiari. Aireratze eta lurreratzeei dagokienez 594 hegaldi erregistratu dituzte Aenaren datuen arabera.