Hondarribiko hamaika saltokik hilabetez izango dute erakusleiho berezia. Interakzioa, mugimendua eta ipuina batzen dituen proiektua da.
Tom Sawyerren abenturak eleberria izango da ekimen honen ardatza. Hiriko 10 establezimenduk hartuko dute parte, abenduaren 9tik urtarrilaren 9 arte.
Urrian Txanogorritxo erakusleihoetara eraman zuten herriko hamaika merkatarik. Horietan ipuinaren adaptazio bat entzun zitekeen QRa erabiliz.