
Desfilerako hilabete bat falta den arren, Eraiki Dantza Taldeak ibilbidearen nondik norakoak azalduko eta izen ematearen epea irekiko ditu bileran.

Otsailaren 12ko eguna prestatzen hasiko dira Eraiki Dantza Taldeko kideak. Horretarako, bilera bat egingo dute igandean, 12:00etan, Behobiako Auzo Elkartean.