Inauterien harira antolatutako lehiaketen emaitzen berri eman zuen atzo Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak udaletxean egindako ekitaldian.
Bi egunetan agortu ziren Hondarribiko Udalak antolatutako inauterietako herri bazkarirako sarrerak. Jendez gainezka zegoen Arma plaza gaur bazkalorduan.
Talde gutxik parte hartu duten arren, ez da ikuslerik eta animorik falta gazteek antolatutako parodian; Barrio Txinokuak taldea gailendu da azkenean.
Kalejira koloretsu eta musikatua egin dute Musika Eskolako ikasleek gaur arratsaldean 2020ko inauteriei irekiera emanez.
Txomin Sagarzazu alkateak eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak egitarauaren aurkezpena egin dute gaur goizean, udaletxean.
Udalak gogorarazi duenez aurki itxiko dute parte hartzeko aukera. BAZ bulegora jo beharko dute interesdunek.
Hainbat urtetako geldialdiaren ondoren iaz heldu zion elkarteak berriro ohiturari eta «esperientzia oso positiboa» izan zenez aurten errepikatzea erabaki dute.
Arma plazan finkatu dute gazteek parodiarako hitzordua, hilaren 21ean, 21:00etatik aurrera.
Hamar euroan eskura daitezke 2020ko Inauterietako herri bazkarirako txartelak Ttopara kafetegian eta Etxeberria tabernan.
Julia Lasa hondarribiarrak irabazi du aurtengo lehiaketa. Parte hartutako lan guztiekin erakusketa ikusgai jarriko du udalak hilaren 17tik 29ra bitartean.
Hilaren 30etik otsailaren 1era bitartean entregatu ahal izango dira lanak BAZ bulegoan. Sari nagusia 450 eurokoa da.