
"Hiri solidarioa izateagatik bereizten da Irun, eta horregatik gure hondar alea jarri nahi dugu", adierazi berri du alkateak.

2024-2028 urteen arteko plana onartu du osoko bilkurak gaur goizean. Hiru ardatz nagusitan oinarrituko da: gobernantza, interakzioa eta gizarte kohesioa.

Irungo Udalak esku hartzeko ardatz nagusiak aztertu, gomendioak bildu eta lanerako gida bat prestatu nahi du. Herritarren partaidetza izango da protagonista planaren eraketan.