ikasle

Plastikako tailerretako ikasleen erakusketa, Merkatuzarren

Ikasturtean zehar plastikako eskola tailerrak egiten dituzten ikasleen lanak ikusteko aukera izango da Merkatuzarren. Zehazki, herriko zortzi ikastetxeetako 550 ikaslek egindako lanak dira (Beraun Beri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena, Langaitz, Orere...

admin

160 ikaslek parte hartuko dute eskola jardunaldietan

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere Eskola Jardunaldi Gastronomikoak antolatu dituzte, hirugarrenez. Hala, ostirala bitartean herriko bost  ikastetxetako 160 ikasle sartuko dira sukaldaritzaren munduan. Parte hartuko duten ikastetxeak Lang...

admin

San Martinen ikasleen margolanak daude Euskadiko Kutxaren bulegoan

Apirilaren 21a bitartean Jose Carlos San Martin Sedanoren ikasleen margolanak ikus daitezke Euskadiko Kutxaren bulegoan. Hainbat elkarteetan dabil eskolak ematen San Martin, askotariko adin tarteetako ikasleekin: 6 urtetik 89 urtera. Adina bezala, ikas...

admin

Iritsi dira ikasle bretainiarrak

Gwiseniko diwaneko (Bretainia) 40 ikasleri ongietorria eman die gaur goizean Asier Legorburu Kultura zinegotziak. Haurtzaro Ikastolak eta Gwiseniko diwanak egiten duten elkartrukeari esker, astebete Oiartzunen pasatuko dute ikasle hauek, Haurtzaroko DB...

admin

Lantz bisitatu dute Cristobal Gamongo ikasleek

Inauteriei agur esateko, Cristobal Gamon ikastetxeko ikasleek Lantz (Nafarroa) bisitatu zuten pasa den asteartean. Hala nola, Ziripot eta Mielotxin pertsonaiak ezagutu zituzten.

admin

Ikasteko gela irekiko dute bibliotekan astelehenean

Abenduaren 4tik urtarrilaren 31 arte, Manuel Lekuona Bibliotekako ikasle gela irekita egongo da, azterketak dituzten unibertsitate ikasleentzat. Bibliotekako beheko solairuko aretoa egunero egongo da irekita: astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00et...

admin

Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek bat egin dute Eleak-en ekimenarekin

Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear direla eta, Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egin dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek. Mobilizazioa ezinbestekotzat jo dute auzipetuei babesa emateko. &#82...

admin

Ikasle Egun Txikian festa eta aldarrikapena uztartuko dituzte

Murrizketen kontra eta egutegi propioaren alde lanean jarraituko dutela iragarri dute Ikasle Abertzaleek  2012ko Oarsoaldeko Ikasle Eguna (Ikasle Egun Txikia) larunbatean egingo dute Oiartzunen. Egun guztiko festa antolatu dute Ikasle Abertzaleek, bai...

admin

Koadernaketako ikasleen lanak Xenpelar Etxean

Hilero joaten dira berritzen erakusketak Xenpelar Etxean, eta oraingoan Xenpelar Arte Plastikoetako koadernaketa lantegiko ikasleen lanak ikusteko aukera izango dira. Bertan izango dira apirilaren 13ra arte, 17:00etatik 20:00etara.

admin

Zazpi urrezko lortu dituzte musika eskolako ikasleek

Pasa den asteburuko Andoaingo Piano Jaialdian lan bikaina egin zuten Errenteria Musikaleko ikasleek. Guztira, 887 piano jotzaile aurkeztu ziren, eta musika eskolak hamahiru ikasle eraman zituen: zazpi ikaslek urrezko domina lortu zuten, eta horietako batek, Irati Uriak, aipamen berezia ere jaso zuen. Beste sei ikaslek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuten. Errenteria Musikalek guztiak zoriondu ditu egindako lanarengatik. Gogorarazi du piano jaialdia zazpigarrenez egin zutela, eta Seiasle elkarteak eta Andoaingo Udalak antolatu zutela. Jaialdiak hiru maila zituen pianoa bakarka jotzeko, eta beste hiru pianoa lau eskutara jotzeko. 18 urtetik beherakoei zuzenduta zegoen. Sarituak Urrezko domina eta aipamen berezia. Irati Uria. Urrezko dominak. Iker Goñi, Asier Karrera, Iker Martin, Iñaki Otaegi, Ibon Otaegi eta Olaia Matxain. Zilarrezko dominak. Rocio Benjumea, Alba Iglesias, Ane Suso, Elene Beitia, Ane Matas eta Lorea Gomez.  

admin

Ibargaingo piano ikasleek kontzertua emango dute bihar arratsean

Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako 24 piano ikaslek kontzertua emango dute bihar arratsean. 19:30ean izango da emanaldia, udaletxeko areto nagusian. Gazteak dira bihar taula gainera igoko diren piano jotzaile guztiak, Ibargaingo kideek zehaztu dutenez...

admin

Jaiegun ‘arrotzetan’, eskolak eta aldarrikapena

Lan egutegi ofizialean, jaieguna izan zen atzo. Hala ere, Espainiako Konstituzioa ospatzeko arrazoirik ikusten ez dutela eta, Ikasle Abertzaleek deituta, Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko hainbat ikastetxeetara joan ziren hamarnaka ikasle. Bertan, normalean ematen ez dituzten ikasgaiak jorratzeko aukera izan zuten ikasleek. Horrez gain, gosaltzeko aukera ere izan zuten (goiko irudian, Oiartzungo Elizalde Herri Eskolako egindakoa). Kalean ere aldarrikapena ere egin zuten, «jaiegun arrotzei intsumisioa» leloarekin. Beheko irudian, Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan egindako elkarretaratzea.

admin
Gehiago