Maria Garcia Mayo kazetari, ikerlari eta ijitoak 'Ijitofobia eta hedabideak' landu ditu bere gradu bukaerako lanean. Auzia Irungo Emakumeen Etxera eraman du Kera elkartearen eta Antxeta irratiaren gonbidapenari esker.
Maria Garcia Mayo kazetariak helduko dio hedabideetako ijitofobiari Emakumeen Etxean eskainiko duen hitzaldi batean. Maiatzaren 5ean da.