Azken urteetan Miramon Parke Teknologikoaren Bidasoko zabalpena "kolokan" egon dela adierazi du udal taldeak, eta proiektu berriak Zaldunbordako eremuan kokatzearen aldeko apustua berretsi du.
Done Jakue Turismo Planaren barruan gotorlekua birgaitzeko diru laguntza onartu du Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak.
36ko gerraren eta Frankismoaren ondorioz erbesteratuen inguruko irudiak, gutunak eta agiriak bildu nahi ditu udalak; abuztuaren 30etik aurrera zabalduko dute erbesteratuen omenezko erakusketa.
Segurtasun kamerez gain, ingurua ixteko barrerak legalak ote diren argitzeko galdetu du berriro talde sozialistak.
Bost partida hitzartu ditu PSE-EEren udal taldeak EAJren udal gobernuarekin. Denera, 192.000 euro adostu dituzte.
Arrakala digitala arintzeko neurriak eskatuko ditu talde sozialistak beste mozio baten bidez; ostegunean bilduko da udalbatza.
Ramon Rubial fundazioak memoria historikoaren gaineko egitasmoaren berri emango du aurkezpenean.
GKEek egindako salaketen harira egin ditu adierazpenak sozialisten udal taldeko Iosu Alvarez bozeramaileak; diru-laguntzen egutegiari «malgua» iritzi dio.
Zerbitzuak pairatutako lan karga medio, herritarrak Hondarribiko zein Irungo KZguneetara bideratzen dituztela izapideak egitera salatu du talde sozialistak.
Aurki eraikitzen hasiko diren promozioei ekin aurretik, zaharkituenei «azterketa tekniko osoa» aurrera eramateko galdegin du talde sozialistak.