Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Erbesteratuak omentzeko kolaboraziora deitu dituzte hondarribiarrak

36ko gerraren eta Frankismoaren ondorioz erbesteratuen inguruko irudiak, gutunak eta agiriak bildu nahi ditu udalak; abuztuaren 30etik aurrera zabalduko dute erbesteratuen omenezko erakusketa.

Erbesteratuak omentzeko iniziatiba aurkeztu du udalak. Erbesteratuak omentzeko iniziatiba aurkeztu du udalak.
Rebeka Ruiz
Hondarribia
2021/06/16

Bizikidetza Batzordea osatzen duten udal talde guztien adostasunarekin erbesteratuak omentzeko iniziatiba abiatu du Hondarribiko Udalak. 36ko gerraren eta Frankismoaren ondorioz erbesteratutako hondarribiarrak erakusketa batean bildu nahi dituzte horretarako EAJk, Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk. Horrez gain, ekitaldia burutuko dutela kai zaharrean eta ikus-entzunezko bat ere osatzen ari direla aurreratu dute hautetsiek. 

Maria Serrano (EAJ), Aitzol Arroyo (Abotsanitz) eta Iosu Alvarez (PSE-EE) ordezkariek eman dute iniziatibaren berri gaur, udaletxeko areto nagusian egindako agerraldian. EH Bilduko Xabier Isasi bozeramaileak, bere aldetik, agenda arazoak medio ezin izan du prentsa aurrekoan parte hartu.

“Maiatzaren 8an 36ko gerraren eta diktaduraren ondorioz erbesteratutako bikitimak oroitzeko eta omentzeko eguna izan zen”, adierazi dute. Abuztuaren 30ean, bestalde, desagerpen behartuen nazioarteko eguna ospatuko da, eta “bi data horiek oinarritzat hartuta, Hondarribiko Udalak gertakizun horien inguruko gogoeta sustatu nahi du aurten, 36ko gerraren hasieraren 85. urteurrena beteko dela kontuan izanik”.

Erakusketa burutu ahal izateko, hala ere, hondarribiarren kolaborazioa eskatu du udalak. Irudiak, gutunak, objkektuak eta agiriak bildu nahi ditu horretarako, eta material hori maileguan utz diezaioten galdegin die herritarrei: “Garai hura gogorarazteko elementuen bila gabiltza, erakusketa ahalik eta aberats eta hurbilena antolatzeko”.

Giza eskubide urraketak, gogoan
Alvarezek zabaldutako datuen arabera, hondarribiarren %65ak erbesterako bidea hartu zuen Espainiako gerra eta ondoko diktaduraren ondorioz. Areago, Irungo sutea funtsezkoa izan zela despalazamendua eragiteko erantsi du. Arroyok, hala ere, zifra hori altuagoa izan daitekeela aditzera eman du: “%75 ere izan daitekeela esango nuke. 4.000 itzultze fitxa baino gehiago daude, eta 1936-1937ko errolda kontuan izanda, oso nabarmena izan zen, nahiz eta zenbakia jakitea oso zaila den”.

Serranok bere aldetik esan duenez, “giza eskubideen urraketak ezagutu nahi dira. Hondarribiarren bizipenetara eta edukitako ondorioetara hurbildu nahiko genuke, eta bide batez, egoera horiek pairatu izan zituzten hondarribiarrei merezitako aitortza egin”.

Hori horrela, erakusketan parte hartu nahi duten lagunei dei egin diete hautetsiek. Objektu, argazki, irudi eta gutunak bildu nahi dituzte eta 685 72 00 32 telefono zenbakia ahalbidetu dute horretan parte hartu nahi duten herritarrentzako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.