Hondarribiko Sostengu Taldeak bihar arratsalderako antolatu du Sagardo Eguna. Zortzi sagardogileren sagar zuku freskoenak 18:00etatik 21:00etara Madalen plazan izango dira dastagai.
Aurten ere, txosnetako irabaziak Etxerat elkartera bideratuko ditu.
Hondarribiko sostengu taldeak, Etxeratek (Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen elkarteak) antolatutako mobilizazioak babestu nahi izan ditu.
Irungo sostengu taldeak San Pedro eta San Martzial jaietan izango duen txosnan lan egin nahi duen orok posta elektroniko bidez mezu bat bidali beharko du.