Hondarribiko hondartzan salbuespen politikari 'stop' esango diote

Hondarribiko sostengu taldeak, Etxeratek (Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen elkarteak) antolatutako mobilizazioak babestu nahi izan ditu.

Euskal Herriko hainbat hondartzetan egingo dituzte mobilizazioak.

Urteroko lez, Euskal Herriko hainbat hondartzetan euskal preso politikoen aldeko mobilizazioak antolatu dira, eta horiekin bat egingo du Hondarribiak. Hondarribiko hondartzan, salbuespen politikari ‘stop’ esango diote eta etxean eta bizirik nahi dituztela aldarrikatuko dute. 

Hondarribiko sostengu taldeak, Etxeratek (Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen elkarteak) antolatutako mobilizazioak babestu nahi izan ditu.

Ekitaldia igande honetan (hilak 7) izango da. Hondarribiko hondartzako parkinean eguerdiko 12:00etan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.