
Sozietatearenak ziren 8 garaje, 4 lokal, hainbat lursailen kudeaketa zein Kiroldegiaren zerbitzuaren kontrol finantzarioa, obren eta inbertsioen esku hartzeak, kontratazio lizitazioak eta abar, udalaren esku geratuko dira.

Protokolo horren bidez, erantzun publiko instituzionala emango die udalak eraso matxistei, "behar bezalako arreta eta erantzun publikoa" emanez.

Ekainaren 22an jaso zuen Hondarribiko Udalak 2022 urteko legezkotasun auditoretza txostena. Dokumentuak Hondartza kiroldegiaren egoera ekonomikoaren inguruko informazioa jasotzen du, besteak beste.

Hondarribia Lantzen sozietatea desegiteari buruz Abotsanitzek emandako azalpenak "salaketa larri" gisa kalifikatu ditu EAJ alderdiak. Udal gobernuari "erantzukizunez" jokatzeko eskatu diete.

Ekainaren 27an egindako ez ohiko bilkuran Hondarribia Lantzen desegitea eta hura likidatzeko beharrezko izapideak martxan jartzea onartu zuten, eta astearte honetan bertan (hilak 9) erabaki horri argi berdea eman diote. PSE-EE eta EAJ udal talde politikoak erabaki horren aurka posizionatu dira.

Ekainaren 27ko ez ohiko bilkuran Abotsanitzen eta EH Bilduren aldeko bozkekin eta EAJren zein PSE-EEren kontrako bozkekin aurrera atera zen Hondarribia Lantzen desegiteko erabakia.