
Euskara arloak eta HEZTEN elkarteak 'Familian Ola' eta Haurrak Parkean' doako jarduerak antolatu dituzte Irungo familientzat. Egitasmoaren helburua da familia barruko euskararen transmisioa bultzatzea aire zabaleko doako jarduerak antolatuz.

2-8 urteko haurrak dituzten familiek euskara normalizatzea helburu duen programan parte hartzeko aukera izango dute otsailaren 13ra arte.

Datorren hilabeterako Heztenek dinamizatutako lau saio antolatu dituzte: urriaren 2an, 9an, 16an era 23an izango dira, Biteri parkean.