
Iaz 248.032 pertsonei eman zitzaien arreta kanal ezberdinen bidez, telefonoa izanik kontsultarako zerbitzu nagusia. Pandemia aurreko datuekin alderatuta, zifrek %20ko igoera izan zuten iaz.

San Pedro eta San Martzial jaietan kalean janari postuak jartzeko eskabideak maiatzaren 8ra arte aurkeztu daitezke.

Orotara 236.980 kontsultari erantzun dio HAZek eta 63.630 pertsonari eman die arreta.

Azken bozketa gaurtik (hilak 6) hilaren 10era egongo da irekita, eta herritarrek aukera izango dute erabakitzeko zein proposamen sartuko diren 2024ko aurrekontuetan.