
Udal gobernuak atzo aurkeztu zuen udako kultur agenda "hondarribiarren zati handi bat kanpoan" uzten duela adierazi du herri batzarrak.

Abotsanitzekin lortu berri duten akordioaren nondik norakoak aurkeztuko dizkiete militanteei. Bozketa egingo dute ondoren.

Agintaldi Planaz, onartu berri dituzten 2024rako aurrekontuez, Udal Gobernuaren osaketaz eta Hondarribian Bizi Nahi Duguren ekitaldiaz ariko dira.

Muaran egingo du koalizio subiranistak herri batzarra, arratsaldez.

Alardea eta HAPO izango dituzte hizpide astearteko bilkuran. 19:00etan egingo dute, Muaran.

Lorezaintza, Plan Orokorra, Alardea, herriko taldeen informazioa eta beste zenbait gai landuko dituzte biharko saioan. "Errespetuz eta era konstruktiboan" parte hartu nahi duten herritarrak gonbidatu dituzte.

Portuan kokatutako udal alderdiaren egoitzan egingo dute bilkura, 19:00etatik aurrera.