Talde txuri-beltzak ostiralean hasiko du denboraldi aurrea Galen, zaleei ateak irekita, 10:00etan. Aurrez, bihar, Fran Justo prestatzaile berria aurkeztuko dute. Horrez gain, hilaren 21ean, Euskal Herria Txapelaren finala jokatuko dute Realak eta Osasunak Galen.
Txuri-beltzek abuztuaren 27ko asteburuan hasiko dute aurtengo liga, etxean. Irundarrak denboraldi aurrearekin aurrera doaz, eta larunbatean jokatuko dute lehen lagunartekoa, Eibarren aurka, Zarautzen.