
Lasterketaren 24. ekitaldia hilaren 30ean lehiatuko da, Hendaia eta Hondarribia artean, eta lasterkariek 10 kilometroko ibilbide bat osatu beharko dute, 16:30ean hasita. Goizean, 10:00etatik 11:00etara, Txingudi Korrika Txikia lehiatuko da Gal inguruan.

Kotte Ezenarro Hendaiako alkateak presidente karguan jarraituko du. Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Igor Enparan Hondarribiko alkatea lehenengo eta bigarren lehendakariorde izendatu dituzte, hurrenez hurren.

'Ibai izena duen herrialde bat' lehiaketa 30 urtetik beherako pertsonei zuzendua dago eta mugaz gaindiko lurraldearen paisaia bereziak irudikatu behar dira. Parte hartzeko azken eguna hilaren 23a da.

Arte digitaleko teknikak erabiliz, parte hartzaileek Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko lurraldeko paisaiei erreferentzia egin beharko diete. Lanak uztailaren 23a arte aurkez daitezke.