Hendaia eta Irun lotzen dituen autobus zerbitzuak hirian duen presentzia areagotu zuen 2021ean. Aurtengo datuak arrakastatsuak izan direla esan du Irungo Udalak.
Iazko udan mugaz gaindiko zerbitzuak bere ibilbidea luzatu zuen Irunen. Aurten ere iazko ibilbide bera egingo du, uztailetik irailaren 3ra.
Abuztuaren 28ra bitarte Hegobusen 31 linea Puianatik igaroko da, Hendaiako hondartzara arte.
Hegobus autobus publiko zerbitzua Iruneraino iritsiko da, San Juan plazaraino eta Behobiaraino. Txartelen prezioa euro batekoa da. Hendaiatik Lapurdi hegoaldeko hainbat herrietara joateko aukera dute erabiltzaileek