
Amiantoaren gaineko dokumentala estreinatu berri dute. Otsanda Tolosa irundarrak, asbestosiak hildako Celestino Tolosa aitaren prozesu osoa kontatu du lan horretan. Amiantoaren biktimei aitortza da .

Amiantoak garatutako asbestosia gaixotasunaren biktimetako bat izan zen Celestino Tolosa. Orain, bere alabak, Otsanda Tolosak, gaixotasunaren bilakaeraz hitz egingo du.