Kantu eta Jolas Tailerra antolatu dute udalak eta Ttur-tturrek berriro; bi saio egingo dituzte abenduan Beste behin, Kantu eta Jolas tailerra antolatu du Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin elkarlanean, familia bidezko trasmisio kanpainaren barruan. Bi saio izango dira oraingo honetan. Biak abenduan izango dira. Abenduaren 3an (astelehena), 14:30etik 16:30era, eta abenduaren 6an (osteguna), 10:30etik 12:30era. Antolatzaileek zehaztu dutenez, abenduaren 6ko saioa haurrekin izango da, «herriko bi ikastetxeetan ikasleek jai izango baitute». Saioak Intxixu AEK euskaltegian egingo dituzte, Fermiñene etxean; Aialde kalean dago, bigarren zenbakiko bigarren solairuan. Tailerren antolaketa praktikoa eta aurrera eramatearen ardura Ttur-tturrena da. Hala, irakasleak bertako kideak izango dira. Doan, baina izena emanda Ez da matrikularik ordaindu behar tailerrean parte hartzeko, baina interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute eta bi baldintza bete. Honakoak dira interesdunek bete beharreko bi baldintza horiek: 0-6 urte bitarteko haurren guraso izatea (edota guraso izateko asmotan egotea); eta ikastaroan dauden bitartean euskaraz hitz egitea. Izena emateko, Ttur-tturrekin (943 26 01 82) edo Intxixu AEK euskaltegiarekin (943 49 39 57) jarri behar da harremanetan. Hilaren 28a (asteazkena) da izena emateko azkeneko eguna. Euskaraz jolasten gozatu Guraso euskaldunen kasuan, «horien hizkuntz kalitatea hobetzea» da tailerraren helburua. Ia euskaldunak direnen kasuan, berriz, «ikasten jarraitzea». [...]
Errenteriako Udalak jakinarazi dutenez, 35 guraso ari dira parte hartzen haiei zuzendutako euskara ikastaroetan. Zehazki, 0-12 urte arteko gurasoei zuzenduta daude ikastaro horiek. Partaide guztiak hiru taldetan banatu dituzte, eta bakoitzak bere urrat...
Ostiralean amaituko dituzte entrenamenduak EAT Errenteriako Atletismo Taldeko ikasleek, eta hori dela eta, begiraleek Gurasoak vs Haurrak ekimena antolatu du biharko. Bertan, seme-alabek urtean zehar egiten dituzten hainbat proba egin ahal izango dituz...
Seme-alabak 2021-2022 ikasturterako matrikulatzeko interesa duten gurasoek hilaren 21era arte egin dezakete.
2008ko apirilaren 18an sartu ziren gure etxeetan eta gauez, inpunitate osoz, eraman zizkiguten seme-alabak, zeinengatik bizitza pentsatu gabe emango baikenuke. Euskal Herriko preso politikoen zerrenda luzea osatzera joango diren Oreretako gazteen guras...
Udaleku irekietan parte hartuko duten haurren gurasoei zuzendutako bilera egingo dute bihar, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ttirukiko arduradunek (antolatzaileek) gurasoei uztaileko udaleku irekien gaineko azalpen guztiak emango dizkiete: plangi...
Biharko, udalekuetan izena eman duten haurren gurasoekin bilera deitu du Oiartzungo Gazteria eta Kirol Zerbitzuak. Arratsaldean izango da, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Gurasoei agertzeko deia egin diete.
2002/2003 ikasturtean hasi zuen mendi irteerak egiteko ekimena Elizalde Eskolako Guraso Elkarteak. Ikasturte honetako azken irteera bihar egingo dute. 10:00etan, Elizaldetik abiatuta Aldura aldera joango dira. Hilean behin, eguraldiak laguntzen badu, i...