Haurrak eta gurasoak irakurtzera

Errenteriako Udal Liburutegiak haur eta gurasoentzako ekintza bat martxan jarri du, irakurketa sustatze aldera: irakurketa klubak. 6-8 urteko haurra eta euren gurasoei zuzenduta dago. Lau saio egingo dituzte hemendik urte bukaerara bitartean: ostegunean, urriaren 17an, azaroaren 14ean eta abenduaren 19an. Egun horietan, 17:30ean jarri dute biltzeko ordua, haur liburutegian. Ekintzaren helburuetako bat haur eta gurasoen artean irakurketa giro bat sortzea da, baita kalitatezko euskal bibliografia ezagutu eta liburuen iruzkinak egitea bultzatzea ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.