
Murtziako espetxean dauden euskal presoek urrian hasitako gose greba bertan behera utzi dute, haien artean Francisco J. Ramada ‘Bera’ preso irundarra.

Espainiaratuko duten beldur, Manu Ugartemendia preso oreretarrak gose greba hastea erabaki du. Hilaren 13an bukatzen zaio Frantziako Estatuan ezarri zioten zigorra, eta egun horretatik aurrera, Espainiaratua izan daiteke. Hori gertatuz gero, “Esp...

Catelsako LAB eta ESK sindikatuek deituta, agerraldia egin zuten atzo eguerdian enpresako hainbat langilek. “Nahikoa da!”, esan dute. Enpresari eskatu diote behin-behineko kontratuak alde batera uzteko eta kontratu mugagabeak sinatzeko. Kepa Olaizek hartu zuen hitza: “Errealitate hau onartezina da. Errelebo kontratuekin eta denboraldi baterako kontratuekin bukatu behar dugu. Erabateko prekarietatera bultzatzen gaituzte, erabili eta bota egiten gaituzte, produktuak bagina bezala, eta enpresarien interesen arabera. Gure bizitzan ezegonkortasun amaigabean gaude horrela, baina enpresa ez dago krisian”. Enpresan 10-12 urte lan egin ondoren, eta 40 urteen bueltan, hainbat langile kalean utzi dituztela salatu zuten. Egoera berean jarraituz gero, beste hamar langile inguru kaleratuko dituzte aurten eta datorren urtean. Enpresari egoera jakinarazi zioten agerraldia egin baino lehen, eta erantzunaren zain daude. Langileek jakinarazi dute negoziatzeko prest daudela. Protesta eta gose greba Enpresak erantzun bitartean, bi ekimen jarri dituzte martxan. Batetik, gose greba mugagabea hasi du Francisco Javier Morcillo Enpresa Batzordeko delegatuak. Bestetik, errelebo kontratua bukatzear duten bi langile lantegi aurrean egongo dira, egunero 24 orduz. Etengabe gainontzeko langileen babesa eta laguntza izango dute. Momentuan ez dute iragarri lanuzterik, baina enpresaren jarreraren arabera, mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri dute. Hitzarmena Enpresa hitzarmena negoziatzen ere ari dira Catelsan. Hitzarmeneko puntu bat da kontratu finkoak egitearena. [...]