Gose greba utzi dute Murtzian preso diren euskal herritarrek

Murtziako espetxean dauden euskal presoek urrian hasitako gose greba bertan behera utzi dute, haien artean Francisco J. Ramada ‘Bera’ preso irundarra.

Murtziako espetxean dauden euskal presoek urrian hasitako gose greba bertan behera utzi dute, haien artean Francisco J. Ramada ‘Bera’ preso irundarra. Espetxeko zuzendariordearekin batu dira eta honek adierazi die datozen egunetan isolamenduarekin amaitzeko urratsak emango dituela. Hori dela eta, presoek keinu bat egon dela ulertu eta gose greba bertan behera utzi dutela jakinarazi du askatu.org webguneak. Hala ere, aste batzuen epean aldarrikapenek bete gabe jarraitzen badute, berriz borrokaldian sartuko direla adierazi dute. Bi astez egon dira gose greban. “Zentruko zuzendariak ezarritako isolamendu politikoarekin amaitzea eta espetxean dagoen zikinkeriarekin bukatzea” eskatzen zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.