
Aste honetan bertan estreinatu dute GipuzkoAround. Sei minutuko bideo musikatua egin dute lau irundarrek, eta bertan Gipuzkoako 89 udalerriak agertzen dira.

GipuzkoAround egitasmoaren helburua da lau egunetan Gipuzkoako 89 herrietan grabazioak egitea. Lau irundar dira proiektuaren buru.

Iñaki Goikoetxea, Javier Iribarren, Maria Rubio eta Iker Zaballa irundarrek Gipuzkoako 89 udalerriak biltzen dituen bideo ikusgarria grabatu dute.

Egitasmo horren barruan, Gipuzkoako udalerri guztietan grabaketa bat egingo dute, eta zati guztiak bideo batean elkartuko dituzte.