Artista irundarrak San Jose Langilea futbol zelaian margotu du horma irudia. Haurtzarotik helduarorako bidean Irunen presentzia berezia duten zenbait kiroletan aritzen den neska bat agertzen da.
Udalak prozesu orokorreko eta gazte prozesuko proposamen irabazleak argitaratu ditu. Aurten, gainera, errekorra hautsi da boto emaileen kopuruan.
Online erregistratu ziren proposamenen artean hautatu ahal izango da, eta hamar finalistak aterako dira bozketa horretatik.
Doako ikastaroa izango da, euskaraz, Martindozenean, eta irailaren 30ean hasiko da. Izen-emateak udalaren atarian egin behar dira ostiraletik aurrera.
Hiru tailer antolatu dira guraso eta hezitzaileentzako Palmera Monteron udazkenean zehar. Helburua da familietan harreman osasungarriak sortzea eta garapen positiboa bultzatzea.