Biharko egun osoko egitaraua antolatu du udalak. Urteroko azokaz gainera, herri kirolak eta emanaldiak izango dira San Pedro kale inguruan.
Gabon hauetan elkartzeko apustua egingo dute Irun eta Hondarribiko autonomoek. Lehen edizioa izanik, aurtengo Gabonetako bazkaria 50 plazara mugatzea erabaki dute.
Datorren ostegunean zabalduko dute azoka, Arrantzale auzoan. Haur eta gazte literatura, sukaldaritza, historia, margolaritza, artea, musika... "Eskaintza zabala" izango dela aurreratu dute udaleko iturriek.
16 urtetik beherako hamar-hamabost neska-mutilez osatutako taldeek ahalko dute parte hartu. Hilaren 9ra arte apunta daitezke.
Gutxienez 20 lagunez osatutako talde edo abesbatzek ahalko dute parte hartu. Talde bakoitzak euskarazko bi gabon kanta abestuko ditu.