Agus Hernan, Foro Sozial Iraunkorreko Koordinatzaile eta Antxeta Irratiko kidea sinistuta dago Euskal Herrian presoen gainean akordio politiko batera heltzeko baldintzak badirela. Parisko manifestazioa, Frantziako Estatuarekin lortutako markoari «eusteko dikea» izango dela dio irundarrak.