'Bateragune auzian' epaitu eta zigortu zituzten bost lagunek giltzapean jarraitu behar dutela dio fiskaltzak. Argudiatu du bost zigortuek ez diotela uko egin "armen erabilerari, ezta indarkeria gaitzetsi ere".
Rufi Etxeberriarentzat lau urte eta sei hilabeteko zigorra eskatu du, eta Idoia Arbelaitzentzat bi urte eta bi hilabetekoa.