Pandemiari egokitutako Fenomena jaialdia hasiko da bihar Hondarribian. Izurriak hasierako kartelean hainbat gorabehera eragin dituen arren, festibala antolatu eta sektorearekin konpromisoa berretsi nahi izan dute antolatzaileek.
Osasun segurtasun neurri guztiak bermatu ahal izateko jaialdia egokitu behar izan duten arren, pozgarritzat jo dute antolatzaileek egitasmoa aurrera eraman ahal izatea.
Eguraldiaren iragarpena dela-eta Kasino Zaharreko lorategietatik pilotalekura lekualdatu dute jaialdia azkenean.
Fenomena jaialdiaren barruan antolatutako hitzaldi 'sonikorako' sarrerak sarean daude jada.