
Hasierako ideiari fidel izanik bere bidea egin eta egonkortzea lortu duen jaialdia da Fenomena. Hamargarren urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute antolatzaileek.

Larunbat honetan arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera hamargarren urteurrena ospatzeko jaialdiari. Ebbot Lundberg, Black Rainbows edota Pinpilinpussies taldeak entzun ahal izango dira, besteak beste.

Festibalaren azken prestaketak egiten ari dira. Atzoko egunez egitarauaren lehen hitzorduak jakinarazi zituzten.