
Jaurlaritzak, aldundiak eta udalak 2,4 milioi euro inbertitu dituzte, erakunde bakoitzak herena. Espainiako gobernuak beste miloi bat jarri zuen 2014an.

Errepidea egonkortzeko lanak hasiko ditu aldundiak eta bidea itxiko dute martxoa bukaerara arte. Kai berriko maldatik joan beharko da farolara.

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatuak Farolako bidea bisitatu zuen atzo, alkatearekin. Apirilean erakundeen arteko hitzarmena sinatuko dute.