
Euskararen Kriseilua Hondarribiko hiru eskoletan banatu da. LH3ko haurrek kriseilu bat eraman dute etxera, eta pizterakoan, familiek euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute, bakoitzak ahal duen moduan.

Maiatzean loratuko da ofizialki 2025eko Euskaraldia, baina ordura arte hamaika jarduera antolatu dituzte Igor Arrieta dinamizatzaileak eta udaleko Euskara Sailak. Herritarrak «aktibo» izango diren egitarau oparoa da osatu dutena, elkarrekin «euskarari ximiko» egiteko.