Lau eguneko biraren barruan eskainiko du emanaldia orkestrak; Mozart eta Brahmsen obrak entzuleei hurbilduko dizkiete gazteei.
EGOko arduradunen arabera, aurten protagonismo "berezia" emango zaie "zurezko haize atalei" zein "hari atalari". Itxiera ekitaldian bat egingo dute biak.
Igandean eskainiko dute kontzertua, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, online edo Arma Plazan.