
Busti Zaitez kanpainaren 27. edizioa Hondarribian lurreratuko da beste urte batez. Igandean postu bat jarriko dute San Pedro kalean.

Jaitzubia Zaldiketa Eskolak Jauzi Lehiaketa Autonomikoa eta 2023ko Euskadiko Jauzi Txapelketa jasoko ditu hilaren 20tik 22ra. Orotara, 200 parte hartzaile izango dira, eta lehiaketak 09:00etan hasiko dira.

Ziurtagirien banaketa ekitaldia bihar izango da Urnietako Erratzu industrialdean kokatuta dagoen Iparlat enpresan, 09:30etik 10:00etara, eta Bidasoa Behereko, Donostialdeko eta Tolosaldeko 61 enpresek jasoko dute errekonozimendua.

EXFILNA izeneko estatu mailako lehiaketa filateliko garrantzitsuena Irunen izango da hilaren 21etik 25era.