Txuri-beltzek etxean jokatutako partida guztiak irabazi dituzte aurtengo denboraldian. Atzo azken jokaldira arte itxoin behar izan zuten garaipena ospatzeko, luzapenean sartu baitzuen Escobarrek partidako gol bakarra.
Real Unionek daraman bolada onari jarraipena eman zion atzo Galen Teruel garaituta (3-2). Sailkapeneko bigarren postuan mantendu dira, lidergoan den Nasticetik puntu bakarrera.
Sufrituz, baina txuri-beltzek garaipena lortu zuten larunbatean Galizian Arenteiroren aurka (2-3). Garaipen horrekin, irundarrak sailkapeneko bigarren postuan jarri dira, eta daramaten bolada onari jarraipena eman diote.
Txuri-beltzek sasoiko bigarren garaipena lortu zuten bart Rayo Majadahonda jipoitu ondoren (4-0). Sasoia ezin hobe hasi dute irundarrek.