Gauean, Santiago Eguneko erromeria egingo dute, Joselu Anaiakekin.
San Marko Eguneko erromeria bertan behera geratu zen euriarengatik, eta igande honetan, ekaina 1, errepikatuko dute. Egun horretan Benito Ijurra urte luzez Beraun eta Pontikako parrokoa izandakoari omenaldia egingo diote, eta plaka bat jarriko diote Bizarainen (San Marko).
Erromeria Eguna ospatzen ari dira Errenteria-Oreretan. Eguerdi aldera, herriko kaleak dantzaz eta musikak bete dituzte parte hartzaileek, baita joaldunek ere. Eguneko azkeneko saioa 19:00etan izango da, Aiko taldearen eskutik.
Gaur Erromeria Eguna ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Ereintza dantza taldeak antolatuta. Hauxe da egitaraua: 10:00. Diana, herriko kaleetan. 11:00. Hamaiketakoa, Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria). 12:00. Kalez kale, musikariak eta dantzariak herr...
Hurrengo larunbatean, hilak 14, egingo dute urtero moduan Erromeria Eguna, aurten hamalaugarrenez. Herri musika eta dantza sustatzeko sortutako ekimenak helburu berarekin jarraitzen du, eta horrenbestez, beste urte batez herri guztia dantzan jartzea izango du helburu. Gaur aurkeztu dute aurtengo Erromeria Eguna, eta Ereintza dantza taldeak egitarau orekatua eta askotarikoa prestatu dutela jakinarazi du Jon Maiak. Egun osoan zehar, Izer eta Alabier, Txorimaloak, TrikiSound eta Errenteria Musikaleko trikitilariak izango dira. Horiez gain, Alkarkide txaranga, Errenteriako gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaien dultzaina eta trikiti doinuak eta Zubietako joaldunak. Aiko dantza taldearekin ere pausoak nola eman jakin ahal izango dute dantzatzera animatzen direnek. (Egitaraua behean). Maiak azaldu duenez, herri dantza zein musika sustatzeko motor moduan hasi zen martxan Erromeria Eguna, eta orain, eguna finkatu egin da. Horrez gain, herri dantzen ikastaroak martxan jarri dituztela azaldu du, jendea dantza egitera bultzatzeko. Hortik abiatuta, urtean zehar sortzen diren hainbat ekimenetan ere herri dantza presente dagoela adierazi du. Bazkaria Erromeria Egunean jende ugari biltzen duen ekimena izaten da bazkaria, 400 lagunentzako tokiarekin. Animatzen denak sarrerak salgai ditu 15 (helduak) eta 10 (gaztetxoak) euroan Ereintza elkartean, Arkaitza tabernan, Belen gozotegian eta Paki dietetik zentroan. Egitaraua 10:00: Diana, herriko kaleetan 11:00: Hamaiketakoa. 12:00: Kalez [...]
Asteazkenean aurkeztuko du Ereintza dantza taldeak Erromeria Eguna, baina dantza taldeak aurreratu duenez, uztailaren 14ean (larunbata) izango da. Horrez gain, dantza maisuak, txarangak, dultzaineroak, trikitilariak, txistulariak, zanpantzarrak, dantza...
Hondarribia Dantzan ekimena ospatu dute asteburuan, Kemen Dantza Taldearen eskutik. Larrain dantza zaleek ikastaroa egin zuten Jostaldin eta larunbatean egin zuten erromerian, bertan ikasitakoak praktikan jarri zituzten (irudian). Larunbatean egin zituzten ekintza gehienak eta Deba, Oñati, Baztan, Berastegi, Irun eta Hondarribiko dantzarien emanaldiak izan ziren.
Irungo Musika Eskola eta Kontserbatorioko ikasleek Oiasso museoan kontzertua (maiatzak 5) eta zabaltza plazan trikitixa eta pandero erromeria (maiatzak 8) egingo dute.
Igande honetan, hilak 27, ospatuko dute Bizarainen (San Marko) San Marko Eguna. Goizean goiz, kirola izango da protagonista, EAT Errenteriako Atletismo Taldearen eskutik, San Markorako Igoera egingo baitute. 09:30ean aterako dira korrikalariak, eta 11,5 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, eta 600 metroko desnibela. Oraindik izena emateko aukera dago www.atleticorenteria.com webgunean.
Herri guztia dantzan ikusi nahi du hurrengo larunbatean, hilak 14, Ereintza dantza taldeak, Erromeria Eguna antolatu baitu hamalaugarrenez. Herri musika eta dantzari bultzada bat emateko asmoz jarri zuen martxan ekimen hori 1998an. Aurten ere “osagai guztiak” jarri ditu horretarako, eta orain jendeak erantzutea falta da. “Egitarau orekatua eta askotarikoa” prestatu dutela azaldu du Jon Maia Kukaiko eta Ereintzako kideak. Hala nola, Izer eta Alabier, Txorimaloak, TrikiSound eta Errenteria Musikaleko trikitilariak izango dira. Horiez gain, Alkarkide txaranga, Errenteriako gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaien dultzaina eta trikiti doinuak eta Zubietako joaldunak. Musika bakarrik ez da izango, eta dantzan iaioa ez denak, Aiko dantza taldearekin ikasteko aukera izango du. Egitaraua finkatuta dagoen arren, bada ekimen bat zehaztuta ez datorrena. Iaz egin zuten lehen aldiz, eta aurten errepikatzeko asmoa dute: Oarsoaldeko txistulariak Donibanetik aterako dira txalupan, eta Oiartzun ibaitik Errenteria-Oreretaraino iritsiko dira txistu doinuak joz. Ordua itsasaldien arabera izango dela zehaztu du Ereintzak. Bazkarirako txartelak salgai Musika eta dantzaz aparte, nabarmendu beharrekoa da bazkaria. Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) egingo dute, eta sarrerak dagoeneko eros daitezke Ereintza elkartean, Arkaitza tabernan, Belen gozotegian eta Paki dietetik zentroan 15 euro (helduak) edo 10 euroren truke (haurrak). Hurrengo asteburuan bakarrik ez, honetan ere beste [...]
Zabarre pirataren etorrerarekin batera hasiko dira mendekosteak, bihar zortzi. Momentu «berezian» iritsiko direla nabarmendu du Xanti Val kultura teknikariak, “alkate batekin hasi eta beste batekin bukatuko direlako”. Hilaren 10ean 18:30ean harrera egingo diote piratari kaian. Deialdi berezia egin dute Udaletik bertara pirataz jantzita joateko. Zabarreren etorreran dantzariek, arraunlariek eta beste hainbatek parte hartuko dute. Guztira 30 lagunek hartuko dute parte ikuskizunean. Gainera, bertara pirataz janzteko deialdi berezia egin dute, bai Zabarreren etorreran, agurrean zein ostiralean bertan egingo duten Pirata Afarian. Pirata iritsi eta ordubete beranduago txupinazoa botako dute. Izango da berritasunik txupinazoan, lau alkate txikik parte hartu beharrean, bik bakarrik hartuko dutelako parte. “Ikastetxeen erabakia da hori”, azaldu du Jon Legorburu jarduneko zinegotziak. Horrekin, “beste bizitasun” bat eman nahi diote hasiera ekitaldiari. “Balkoian jende ugari pilatzen da, eta alkate txikien artean mikrofonoa askotan aldatu behar dute”, gaineratu du Legorburuk. Kontzertua Jauregialden Beste ekitaldi batzuei dagokienez, euskal dantzazaleek erromeria egingo dute larunbatean. Bazkaria egingo dute, eta Udalak jakinarazi duenez, eurek jarriko dute sagardoa. Pirata Afarian ere gauza berbera egingo dute, eta bakoitzak bere kasa eraman behar du otordua. Sagardoa faltako ez den mendekosteetako momentu bat hilaren 11ko Sagardo Egunean izango da. Aurtengo XIII. ekitaldia beteko du jaialdi horrek. Gurutze Santuaren plazan [...]
Aurten inoiz baino beranduago izango da San Marko Eguneko erromeria. Santu horren eguna astelehen honetan zen, baina Aste Santua zela eta, eta jende asko oporretan egoteagatik, dataz aldatzea erabaki du Udalak, maiatzaren 1era. Aldaketarengatik barkame...