
Gaur goizean inauguratu dute Errenteria-Oreretako Islamiar Kultura Zentroa. Elkarbizitzarako, errespeturako, aniztasunerako eta Errenteria-Orereta eraikitzeko gunetzat eman dute zentroa bertako kideek eman duten hizketaldian, eta elkarbizitzan sakonduz, elkar ezagutza ezinbestekoa dela argitu dute. Hori da Islamiar Kulturaren Zentroaren xedea, kultura horren ezagutza zabaltzeko gunea izatea, eta aldi berean, elkarbizitzarako gune izatea. http://youtu.be/EX6lSEdL5w8