
Denboraldi-aurrea hasi zenetik, eta koronabirusak markatutako entrenamenduak izanik, lehen aldiz ariko da talde irundarra prestaketa lanetan beste talde batekin.

Bidasoarrek buru-belarri jarraitzen dute prestatzen ligako itzulera. Gaur Artalekuko ateak irekiko dituzte zaleek taldearekin berriro bat egiteko. 18:30etik aurrera sartu ahal izango da pabiloira.