
Bidasoko Mugimendu Feministaz gain, udalak eta hiriko zenbait elkarte feministek ere mobilizazioak iragarri dituzte biharko.

Udaletxeko fatxada kolore morez apainduko dutela jakinarazi dute, eta bihar kolore bereko begizta zintzilikatuko dutela.

Bidasoaldeko Mugimendu Feministak zenbait mobilizazio iragarri ditu datorren martxoaren 8rako (ostirala). "Emakumeok, transok eta bollerok lan guztiak utziko ditugu eta kaleak hartuko ditugu, greba bizitzako esparru guztietan kokatuz, soldatapeko zein doako lanetan".

Aurten ere ez dute aldarrikapena egun bakar batera mugatu nahi izan, eta hala, apirilaren 1era bitarte luzatuko dituzte ekitaldiak.