Martxoaren 8ari begira hilabete osoko egitaraua prestatu dute
Aurten ere ez dute aldarrikapena egun bakar batera mugatu nahi izan, eta hala, apirilaren 1era bitarte luzatuko dituzte ekitaldiak.
Irungo Udalak, hiriko elkarte feministekin batera, martxoaren 8aren harira antolatu dituzten ekitaldi eta jardueren berri eman du gaur, Martxoak 8 kalean egindako agerraldian. Bertan, alkatea eta udaleko zenbait ordezkariz gain, Bidasoaldeko Elkarte Feministako, Uxoa, Argoiak eta Parean elkarteko kideak izan dira.
Aurten ere ez dute aldarrikapena egun bakar batera mugatu nahi izan, eta hala, apirilaren 1era bitarte luzatuko dituzte ekitaldiak. Jose Antonio Santano alkateak nabarmendu duenez, iazko mobilizazioa “inflexio puntu” bat izan zen, eta aurten ere historikoa izateko bidean, irundar orori luzatu dio mobilizazioetara atxikitzeko deia.
Ondorengoa da egitarau osoa (alboan antolatzailea):
- Hilak 4: La mujer en la prehistoria kafe solasaldia Maria Jose Noainen eskutik, Uxoa elkartearen egoitzan, 17:00etan. (Uxoa).
- Hilak 5: Mujer, historia y sociedad antzerki eta hitzaldia, Amaiako hitzaldi aretoan, 18:00etan (Irungo Udala).
- Hilak 7: Irungo emakumeak plazara! dokumentala proiektatuko dute DBH 3-4. mailako ikasleentzat, 10:00etan (Irungo Udala/Parean).
- Hilak 8: ‘Egunero izan beharko luke martxoak 8’ lelopean elkarretaratzea, San Juan plazan, 11:45an (Berdintasunerako batzordea).
- Hilak 8: Ahizpatasun bazkaria, Argoiak elkartearen egoitzan, 14:00etan (Argoiak).
- Hilak 9: ‘Emakume esanguratsuak’ erakusketa, Martindozenea gaztelekuan, apirilaren 14ra bitarte (Gazteartean/ Irungo Udaleko Gazteria saila).
- Hilak 11: Escritoras del siglo XIX, mujeres a la intemperie liburuaren aurkezpena, Uxoa elkartearen egoitzan, 17:00etan (Uxoa).
- Hilak 13: Vivir ancladas en el como si hitzaldia, Gloria Mabel psikologoaren eskutik, 17:00etan (Argoiak).
- Hilak 13: Bideo foruma Figuras ocultas, San Miguel auzoko adinekoentzako gizarte zentroan, 17:00etan (Bidasoaldeko Elkarte Feminista).
- Hilak 14: El lio de Pio antzerkia, Uxoa elkartearen egoitzan, 18:00etan (Uxoa).
- Hilak 16: Ibilaldi historikoa hirian barrena, Mertxe Trancheren eskutik, 11:00etan (Parean).
- Hilak 20: Figuras ocultas filmaren proiekzioa, Argoiak elkartearen egoitzan (Argoiak).
- Hilak 20: Bideo foruma La vida empieza hoy, Behobiako adinekoentzako gizarte zentroan, 17:00etan (Bidasoaldeko Elkarte Feminista).
- Hilak 27: Mis momentos y mis sueños hitzaldia, Tia Victoriaren eskutik, Palmera Montero Guneko 2. aretoan, 18:00etan (Bidasoaldeko Elkarte Feminista).
- Apirilak 1: Retrato de una sociedad a partir de la historia de unas mujeres filmaren proiekzioa, Uxoa elkartearen egoitzan, 17:00etan (Uxoa).