
Roermondeko (Herbehereak) Bisschoppelijk College Broekhijn ikastetxeko 21 ikasleak etxean dira jada. Astebete eman dute eskualdean, Pasaia-Lezo Lizeoarekin elkartrukean. Bederatzigarren urtea da herbeherearrak Oarsoaldea bisitatzen dutela. Hilaren 7an iritsi ziren, eta astebetean hainbat jarduera egin dituzte, hala nola, Lizeoko Batxilergoko eskoletara joan, Donostia, Erriberri, Iruñea edo Bilbo ezagutu, baita gure eskualdea ere. Donibanen euskal grastronomia dastatzeko, eta pilotan eta arraunean aritzeko parada izan dute. Asteartean cultural evening-a (iluntze kulturala) egin zuten, eta Lizeoko ikasleei haien kultura, ohitura eta hizkuntzari buruzko azalpenak eman zizkieten. Atzo bueltatu ziren Roermondera, martxoan euskaldunek egin zieten bisita itzuliz.

Ama Guadalupekoa ikastetxearekin egiten du elkartrukea Suediako Hvitfeldtska Gymnasiet ikastetxeak. Harrera egin die udalak.

13-17 urte bitarteko gazte irundarrak Polonia eta Errumaniatik etorritako ikasleekin elkartuko dituzte, hamar egunez, hiria eta kultura ezagutzeko.

Bretainiako Planeuf Val Andre herriko Jean Richepin ikastetxeko gazteek Hondarribia bisitatu dute. Bretainiako ikasleek Ama Guadalupekoa ikastetxeko ikasleekin egin dute elkartrukea. Europako Batasunak finantzatzen duen Comenius egitasmoaren barruan etorri dira bisitariak, eta Europako Batasuneko herrialdeen arteko ikasle zein irakasleen arteko harremanak bultzatzea da egitasmoaren xedea. Zortzi eguneko bisita egin dute eta bertako familien etxeetan izan dira.

Herbehereetako 25 ikasle daude Pasaia-Lezo Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako beste hainbeste ikasleen etxeetan. Astebete emango dute bertan, Pasaia-Lezo Lizeoak Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin elkarlanean egin duen ...