Internet bidez eman beharko da izena euskara ikasleei hizkuntza praktikan jartzea ahalbidetzen duten programetan.
Mintzalaguna eta Elkarrizketariak egitasmoak beste urte betez jarriko dituzte martxan. Astelehenean hasiko da izena emateko epea.
Datorren astelehenetik (hilak 7) aurrera, irundarren artean euskararen erabilera sustatzeko egitasmoetan izena eman daiteke.
A1-A2 euskarazko maila duten euskara ikasleei bideratutako programa da, bidelagun gisa Irungo Udaleko Euskara arloak sortutakoa.