
Maiatzaren 23an, jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute eta askotariko erritmoak izango dira, nazioarteko figura ezagunek eta bertako talentuak uztartuta.

Goizean, Sarjian, haurrentzako eta familientzako tailerrak egingo dira. Arratsaldean, berriz, Urdanibia plazan bilduko dira munduko eta etxeko musika jartzaileak.

Urdanibia plazan izango da jaialdia, eta hainbat egun lehenago emango diren DJ ikastaroak ere barnebiltzen ditu jaialdiak.