
Azahara Dominguez diputatuak sei alkateei aurkeztutakoaren arabera, ordutegiak zabaldu, ibilbide batzuk zuzendu eta maiztasunak hobetuko dira, herritarren "benetako beharrei" erantzuteko.

Adrian Hugo Aginagalde ikerlari eta mediku donostiarraren 'Irun. Gerrak eta epidemiak mugan (XVII-XIX)' lana saritu dute bekaren hamaseigarren ekitaldian.

Iazko azaroan sortu zuten Bor-Bor Hausnarketa Kolektiborako Plaza. Erantzunak bilatzea helburu duen espazioa sortu dute. Hurrengo proposamena Ukrainako gerraren inguruko hitzaldi bat da, hilaren 17an egingo dena.

Hilaren 9 eta 10ean, erromatarren propaganda sistema aztertuko duen ikastaroa egingo dute Oiasson, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen barrukoa.

'Eraikitako Kultura. Ondarearen babesa: Hondarribiko kasu berezia' deituriko ikastaroa prestatu du EHUk haren udako ikastaro programaren barruan. Ekainaren 20 eta 21ean izango dira saioak. Doako ikastaroa da, baina plazak mugatuak dira.

Antzinaroko Egipto ardatz duen ikastaro berri bat antolatu dute Oiasso Museoan irailaren 18tik abenduaren 19ra bitartean. Izen-emateak irekita daude jada.

Burdina ardatz izango duten jardunaldiak lurreratuko dira udan Irunen, 'Ezpatak baino gehiago: burdina Erromatar Inperioan' izenburupean. Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean izango dira, Gordailuan eta Oiasso Museoan.

Bor-Bor Hausnarketa Kolektiborako Plazak antolatuta, hitzaldia antolatu dute hilaren 17an, Irun Erdialdeko Auzo Elkartean, Asier Blasen eskutik.

Hilaren 28ra arte bisitatu ahal izango da marrazkilari eta artistaren bilduma. Horrez gain, hiru bisita gidatu antolatu dituzte. Lehena igande honetan izango da, 12:00etan.

Irungo Hiritar Foroak antolatuta, Rosa Arburua Goienetxek 'Contrabando: Confesables e inconfesables' hitzaldia emango du datorren asteartean, 19:00etan, Palmera Monteron.

'EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez' erakusketa irekiko da bihar, 19:00etan, IDEIAlekun. Hilaren 30era arte egongo da ikusgai.

Erromatar museoak 'Egiptomania' izeneko hitzaldi ziklo bat antolatu du. Lehen hitzordua hurrengo ostegunean izango da, 19:00etan.

'Ondarearen kudeaketa eta hedapena espazio digitalean' ikastaroa emango dute, irailaren 1ean, Oiasso Museoan.

EHUko Udako Ikastaroen baitan Erromak egungo gizartean utzitako ondarea aztergai izango dute Oiasso Erromatar Museoan eta Gordailuan irailaren 2an eta 3an.