Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

eb

Politika

Ekitaldi politikoa burutuko dute Ezker Anitza-EBk eta Front de Gauchek

admin
Orokorra

Kontrako boto bakarrarekin argi berdea eman dio Udalbatzak lonjari

2012-2015 Ekonomia eta Finantza Plana onartu dute, oposizioaren kritika gogorren artean San Pedroko arrandegi berriaren proiektua bere egin du Udalbatzak, herenegun egin zen plenoan, Donibanen. Pasaiako Ezkerrako zinegotzi Xabier Pombok baino ez zuen kontra bozkatu. Gainontzeko talde guztiek alde bozkatu zuten, eta horrenbestez, aldeko 15 boto —PSE-EEko Bixen Itxasok ez zuen plenoan parte hartu— eta kontrako boto bakarrarekin, Portu Agintaritzak Lasarte eta Astigarraga arkitektoek aurkeztutako proiekturen eraikuntzari ekingo dio. Zehazki, zerbitzuguneko arrantza eremuaren xehetasun azterlana da orain onartu dutena. Ika-mikaren ondotik, akordioa Hautsak harrotu ditu azken hilabeteetan lonjaren gaiak, batez ere, udala eta Portu Agintaritzaren arteko desadostasunengatik. Azkenean, baina, akordioa iritsi da. Hori bai, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak esan zuenez, udalak ez du bere garaian «herritarrekin adostutako parte hartze prozesuan erabakitakoari uko egiteko asmorik», eta orduan erabakitakoa gauza dadin lan egingo dutela esan zuen. Pasaiako Ezkerreko zinegotzi Xabier Pombok, ordea, ezbaian jarri zuen proiektua bere horretan gauzatuko denik, eta «sortutako espektatibetatik oso urruti» geratuko dela esan zuen. Aitzitik, EAJk, «poza» agertu zuen, «azkenean udala eta portuaren artean akordio batera iritsi direlako». Jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminen arabera, «Pasaiaren biziberritzerako gertaera garrantzitsua da». Edonola ere, «denbora galdu izana» salatu du EAJk, «udal gobernuak Pasaiaren garapena aurrera eramango duten proiektuei heltzeko duen gaitasun [...]

admin
Politika

Donostiak kanpo kaiari emandako babesa salatu du Pasaiako EBk

Donostiako Udalbatzak Pasaiako kanpo kaiari eta badia birgaitzeari emandako babesaren aurrean, Xabier Pombo Pasaiako EBko zinegotzia “suminduta” azaldu da, batetik, udalaren “erakunde arteko errespetu faltagatik”, eta bestetik, ...

admin
Politika

Indarkeria gaitzetsi eta elkarrizketa babestu du plenoak

“Edozein dela ere bere jatorria eta izaera, indarkeria politika egiteko edo helburu politikoak lortzeko erabiltzea” gaitzetsi zuen atzo Udalbatzak PSE-EE, EAJ, EB eta PPren aldeko botoekin. “Arbuio honek, ETA barneratzen du, pertsonen oinarrizko eskubideak eta askatasuna urratzen dituzten jokabideak erabiltzeagatik”, esan zuen EAJko Maite Peñak, mozioa aurkeztu zuten PSE-EE, EB eta EAJ alderdien izenean. Halaber, elkarrizketaren alde egin zuen plenoak “horren bidez indarkeriari  amaiera emateko aukera egokia sortzen bada, berarekin bukatzeko benetako borondatean oinarrituz eta nahi hori argi eta garbi azaltzen duten jarrerak ikusten badira”. PPk ETAren indarkeria gaitzesteko mozioa aurkeztu zuen herenegungo udal osoko bilkuran, baina PSE-EE, EAJ eta EBk mozio alternatiboa aurkeztu zuten eta horrek egin zuen aurrera aurkeztu zuten hiru alderdi politikoen eta PPko bi zinegotzien aldeko botoekin. Mozio alternatiboaren helburua “adostasun ahalik eta zabalenera heltzea da sentsibilitate guztiak errespetatuta”,  esan zuen Peñak. Gaineratu zuenez, “badirudi lortu dugula,  gehiengoak bat  egin duelako mozioarekin”. EBko zinegotzi Jose Manuel Ferradasek, udalak “gizarteak pakea lortzeko duen desioa  egi bihurtzeko protagonista aktiboak» izan behar duela esan zuen. Halaber, ezberdintasunik gabe “biktima guztien sufrimendua aitortu” behar dela eta alderdi interesen arabera “azken horiek politikoki ez erabiltzeko”  eskatu zuen Ferradasek. Eskubide zibil eta politikoak Bildu koalizioak ez zuen mozioaren bozketan parte hartu, bai, [...]

admin
Politika

Gastu Politikoa %40 murriztea eskatuko du biharko udalbatzan Udal Gobernu Talde berriak

Akordioa aurkeztu dute Bilduk eta Ezker Batuak lau urteetarako eta gastu politikoa murrizteko proposamena azaldu

admin
Politika

EBren iritziz, epaileek argitu behar dute zeintzuk diren jazarpen kasuen erantzuleak

Lan jazarpenen ikerketa batzordeak ateratako ondorioen ondoren, Ezker Batuak (EB) adierazi du erantzuleak nortzuk diren eta euren erantzukizun maila zein den argitzea epaileen eginkizuna dela: “Behin epaileek erantzukizun posibleen epai irmoa ate...

admin
Orokorra

EBren hautagaiak Catelsako langileekin bildu dira

EBren hautagaiak, Arantza Gonzalez buru zela, Catelsako langileekin izan dira. Jakina denez borrokan ari dira Catelsako langileak, enpresak hamar urtez ebentual gisa aritutako hamasei langile kaleratu nahi dituztela eta. “Prekarietatearen kontra ari den jende konprometitu eta borrokalariari babesa agertzera etorri gara”, esan zuen Gonzalezek.

admin
Orokorra

Arantza Gonzalez: “Birgaitzea izango da EBren lan ildo nagusia” (elkarrizketa osoa)

Arantza Gonzalez (Beasain, 1964) da Ezker Batua (EB) alderdiaren hautagaia Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia izateko. Gogor kritikatu du administrazio horren azken lau urteetako jarduna, zerga politikari eta Pasaiaren birgaitzeari dagokionez. EBk, dio Gonzalezek, birgaitzearen alde egingo du, kanpo kairik gabe, zerga politika justuagoa bultzatuko du, eta herritarren parte hartzerako bide berriak bilatuko ditu Azkeneko lau urteak. Zein balorazio egiten duzu Gipuzkoako Foru Aldundiaren jardunari buruz? Azkeneko lau urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanaren ezaugarri nagusia izan da eliteentzako eta diru gehien dutenentzako zerga politika aplikatzea. Horren adibidea da ondare zerga bertan behera utzi izana. Horren ondorioz, Ogasunak urtero 50 milioi euro gutxiago jasotzen ditu. Bestalde, elkarteen zerga ere jaitsi dute. Oso garrantzitsua da gogoraraztea irabaziak dituzten enpresek bakarrik ordaintzen dutela zerga hori, eta hala ere, jaitsi egin dute. Egun, etekinak dituzten enpresek %15 ordaintzen dute zerga hori. Langileok, ordea, %21 ordaintzen dugu. Laburbilduz, Gipuzkoako Foru Aldundiak azken urteetan martxan jarri duen zerga politikaren ondorioz, Ogasunak 300 milioi euro gutxiago jasotzen ditu urtean. Zerga politika guztiz erregresiboa (atzeragarria) izan da, guztiz eskuinekoa eta bakarrik gutxi batzuen onurarako pentsatua, eta, noski, langileen kalterako. Pasaiari dagokionez, zer balorazio egiten duzu? Galdutako lau urte izan dira, Gipuzkoako Foru Aldunditik begiratuta, behintzat. Kanpo kaia izan [...]

admin
Orokorra

Eredu iraunkorraren beldur ez izateko eskatu die EBk herritarrei

Kanpo kaiak baino kalitatezko lanpostu gehiago sorraraziko dituela sinetsita, badia biziberritzeko eredu iraunkorraren beldur ez izateko eskatu die EBk pasaitarrei. Biziberritzea modernizazioaren bidez egin daitekeela uste du EBk , herritarren parte ha...

admin
Gizartea

Etxe azpietako transformadoreak ikuskatzeko eskatu du EBk

Jose Manuel Ferradas EB Ezker Batuko bozeramaileak Hirigintza batzordean eskatu du etxe azpietako transformadoreak ikuskatzeko. Zehazki, udal teknikariek instalazio horiek osasunean eragina duten edo ez aztertzea nahi du EBk, eta eragin horiek leunduko...

admin
GizarteaPolitika

EB-Berdeek osoko zuzenketa aurkeztuko dute Irungo aurrekontuetarako

admin
Orokorra

“Liftinga” iritzi dio EBk Ingurumen Txostenari

“Errealitateari erantzun nahia baino, marketin kanpaina” ikusten du Ezker Batuak (EB) Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluak onartu berri duen Ingurumen Txostenean: “Berritutako txostenean, aurreko planari aurkeztutako alegazio...

admin
Politika

Xabier Pombo: “Lehendakariaren azken burutazioak”

Alderdi Sozialistak une hauetan ezkerrerantz egin dituen mugimenduak, egiazko konbentzimenduak baino, azaroaren 20ko kongresurako eta senaturako hauteskundeen gertutasunak eragindakoak dira. Hori argi ikusten duenetakoa naiz. Alderdi Sozialista ezkertiarrez mozorrotu da beste behin, gizarte politiken zain dagoen hautesleria engainatzeko. Sigletara fidela den hautesleria, komunikabideek lokartutako hautesleria, eta estatuko politiken nahiz politika autonomikoen gaineko hausnarketa egiteko denbora hartu ez duena, ezker progresistaren mozorroaren atzean, neoliberalismoaren postulatu zaharrenak besarkatzen dituena politika ikusi ahal izateko; ongizate estatuaren zutoinak errotik erasotzen dituen politika. Testuinguru honetan kokatu behar da gure Lehendakariaren azken burutazioa: azpiegituren bikoizketa, aholkulari taldearen txostenak lagunduta. Hamarkaden ondotik, sozialistek argia ikusi dute azkenean,  eta harritzekoa bada ere, gure alderdiak, EB-Berdeak-ek urtetan defenditu dituen ondorio beretara iritsi da, hain zuzen, sozialistek EAJrekin eta PPrekin batera leporatzen gaituzten ondorio berberetara, eta norabide horretan egiten genituen proposamenen kontra behin eta berriz botoa eman badute ere. Baina ikus dezagun Lehendakariak non huts egiten duen. Nire ustez lehendakaria ezin da mugatu zerk ez duen funtzionatzen esatera eta salatzera. Gaizki dabilena eraldatzeko proposamenak plazaratu behar ditu baita ere. Baina dirudienez, ez ditu aipatu proposamenak, beraz eztabaidak zentzua galtzen du, eta hauteskundeetarako erreklamo gisa baino ezin dira ulertu. Azpiegiturekin, une hauetan, kexu agertzen da, baina aipatutako batzuk azter ditzagun: Aireportua: [...]

admin
Politika

EB eta Bilduren hautagaiak, Catelsako langileekin

Ezker Batuaren (EB) eta Bilduren hautagaiak Catelsako langileekin izan dira. Ezker Batuko Arantza Gonzalez Aldundirako hautagaia, eta Jose Manuel Ferradas eta Xabier Pombo, Errenteria-Oreretako eta Pasaiako alkategaiak ostiralean izan ziren enpresan. “Prekarietatearen kontra ari den jende konprometitu eta borrokalariari babesa agertzera etorri gara”, esan zuen Gonzalezek. Larunbatean, berriz, Errenteria-Oreretako Bilduko hautagaiak izan ziren langileekin, tartean Julen Mendoza alkategaia. Langileei babesa agertzeaz gain, enpresak bere langileekiko duen jarrera salatu zuten.

admin
Politika

Etxe gehiago eraiki aurretik Altzibarko saihesbidearen gaia jorratzeko eskatu du OBk

OiartzunBairen (OB) ustez, Altzibarko Olalde eremuan etxebizitza  gehiago eraiki baino lehen, beste gai batzuk jorratu behar dira, tartean saihesbidearena: “Olaldeko etxeen gaia saldu nahi du Udalak, auzogune historikoa eta Agerrealde baino lehen, baina zonalde hori behar bezala garatzeko, inbertsio garrantzitsuak egin behar dira aurretik, irisgarritasuna bermatzeko; saihesbidea Agerrealde atzetik garatu eta biribilguneak egin saihesbidearen hasieran zein bukaeran egin, esaterako”. Egungo egoeran, etxebizitza berriekin batera etorriko den trafikoa ezingo luke jasan Altzibarrek, OBren iritziz: “Ezin da etxeez bakarrik hitz egin. Zerbitzuak eta beharrak aintzat hartu behar dira, eta hori ez dute egin”. OB ados dago, orokorrean, Altzibarri dagokion proiektuarekin, Altzibartik trafikoa ateratzen duelako, eta aparkalekuak, auzoarentzako eremu publikoak, plaza eta pilotalekua ere aurreikusten dituelako. Gainera, OBk gogorarazi duenez, proiektuak “jarduera ekonomiko gogaikarriak” ateratzen ditu auzotik eta horren alde dago. Baina proiektua aurrera eramateko modua kritikatu du: “Gobernu Taldeak proiektua teilatutik hasi du, beste behin. Bailararen bukaeran presio gehiago sortuko du proiektua horrela aurrera eramaten badu, eta oraindik ez dago trafikoaren arazoa konponduta. Ez  dago konponduta Altzibarkoa, baina ezta Ugaldetxotik eta, are gehiago, Arraguatik datorren trafikoaren arazoa ere”. Bestalde, Udal Gobernu Taldea publizitatea egiten ari dela dio OBk, hauteskunde bezperan egonagatik: “2007an onartu zen Altzibarko proiektua eta ez dugu uste 2012ra arte [...]

admin
Politika

Xabier Pombo izango da EBren Pasaiako alkategaia

Gaur aurkeztu du Ezker Batuak (EB) bere alkatetzarako hautagaia: Xabier Pombo. Egungo Pasaiako EBko bozeramailea alderdikidez lagunduta egon da aurkezpenean, tartean Mikel Arana alderdiko koordinatzailea, Arantxa Gonzalez batzar nagusietako ordezkaria ...

admin
Gizartea

Txirrita plazaren egoera tamalgarritzat jo du EBk

Txirrita plazak duen egoera “tamalgarria” salatu du Ezker Batuak: “Aisialdi gunea izan behar zuena erabat utzita daukate Udal ordezkariek”. Euria egiten duen egunetan lehengo Onbide zinemen orubea lokatzez betetzen dela jakinara...

admin
Politika

EBk Lurraldebusen aurrerapenik ez dela lortu kritikatu du

Herriko autobusak Lurraldebusen sartzeko eskaera egin ostean, hurrengo urratsa Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza akordioa sinatzea zela adierazi du Ezker Batuak (EB), baina urtebete pasatu dela eta hitzarmen hori sinatzeko ahaleginik ez dela egin kritikatu du. Pasa den urtean lehenengo pausoa eman zela gogorarazi du EBk: “60.000 euroko partida sartzea lortu zuen EBk herriko autobusak Lurraldebusen baitan sartzeko”. Hori otsailean izan zela azaldu du. Hurrengo urratsa, baina, ez dela eman salatu du: “Arrasateko autobusak sartu dira Lurraldebusen, baita Hernanikoak ere. Eta zergatik ez Errenteria? 2009tik iragartzen ari dira, baina oraindik ez da iritsi”. Ildo horretatik, Juan Carlos Merino alkateak Lurraldebusen sartzearen beharra aztertzeaz hitz egiten duela adierazi du: “Baina zeren zalantzak ditu?”. “EBren partidak ez dituzte aintzat hartu” Horrez gain, Udal Gobernuak 2010eko aurrekontuen baitan zeuden partidak ere ez dituela aintzat hartu salatu du EBk: “Ezta euro bat ere igogailuak jartzeko laguntzetan; ezta euro bat ere hesi arkitektonikoetan; ezta euro bat ere eskola materialean. Zertan gastatzen du dirua Errenteriako Udalak?”. Haatik, publizitate eta propagandako diru kopurua %116,60 izan dela jakinarazi du EBk; alegia, aurrekontuan zehaztutakoa baino gehiago. Zentzu horretan, udal taldeak “argazkia” ez duen edozer gauzari jaramonik ez diola egiten iritzi dio EBk. Kudeaketa faltaren adibide dela esan du, 2011ko aurrekontuak [...]

admin
Politika

EBk lokalen gaineko parte-hartze prozesua eskatu du

Ezker Batuak (EB) gazteen lokalen jarduera arautuko duen udal ordenantza egiteko parte-hartze prozesua martxan jartzeko eskatu du. EBren arabera, ordenantza horrek herritarren parte-hartze prozesu baten ondorio izan behar du, eta bertan, gazteek beraie...

admin
Gizartea

EBk 44 alegazio aurkeztu dizkio kanpo kaiaren ingurumen txostenari

Ezker Batuak 44 alegazio aurkeztu dizkio kanpo kaia proiektuaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari. EBren iritziz, txostenak “ez du zorroztasun tekniko galdagarririk eta bere helburua Pasaiako kanpo kaia justifikatzea besterik ez da”. ...

admin
Gehiago

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.