
600 irundar baino gehiagok osatu zituzten Gure Esku Dagoren giza katearen 49 eta 50. kilometroak. Orain arteko mobilizaziorik erraldoiena izan zen atzokoa.

Irundarrei 49 eta 50. kilometroak egokitu zaizkie. Bi kilometro horiek nahiko bide estukoak direla adierazi dute Hartu Hitzatik, ez direla batere erosoak.

Xabier Martinez Hartu Hitza Irun elkarteko kidea elkarrizketatu du HITZAk. Azaroaren 18ko herri galdeketarako ia dena prest dute.

Hondarribiko Gure Esku Dagok giza katerako autobus txartelak agortu nahi ditu asteburuan. San Pedro kalean jarriko dute mahaia, eguerdiz.

Hondarribiarrek 51. kilometroa osatu dute, Deban.

Hamasei autobus aterako dira igandean Irun eta Hondarribitik, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen 201,9 kilometroko giza katea osatzen laguntzeko

Hondarribiko Udaleko hiru alderdi nagusiek Gure Esku Dagok iganderako antolatu duen giza katea babestu dute, eta herritarrei joateko eskatu diete.

Gaur, 11:00etatik 13:30tara eta 18:30etik 20:30tara, Gure Esku Dagoren giza katera joateko izena eman daiteke Irunen (Arbelaitz kalea, 3).

Igandeko giza katerako hamar autobus bete nahi dituzte, eta helburutik gertu daude. Aste honetan arratsaldero jarriko dute mahaia San Pedro kalean.

Ekainaren 10ean, Gure Esku Dago-k deituta, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituzte giza kate baten bitartez. Duela lau urte ez bezala, kutsu politikoagoa izango du, eztabaida zabaltzeko