
Europako kultur hiriburutza abiatu du Donostiak. Urtea amaitu bitarte dozenaka ekitaldi jasoko ditu Gipuzkoako hiriburuak, baina asko lurralde osora zabalduko dira, baita Oarso Bidasora ere.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutaz abiatzeko Gaur Taldearen eta Kairós mugimenduaren lanak bildu ditu San Telmo Museoak.

Gaur (asteazkena, hilak 17) zen egitekoa kultur hiriburutzaren egitarauaren aurkezpena.

Iñaki Goikoetxea, Javier Iribarren, Maria Rubio eta Iker Zaballa irundarrek Gipuzkoako 89 udalerriak biltzen dituen bideo ikusgarria grabatu dute.

Hondarribiarrei dagokienez, bata bestearen ondoan azaltzen dira Basterretxea eta Mendiburu, eta konpainia onean, Txillida eta Zumetaren lanekin batera.

Bidasoarekin harremana duten 2016 Bidea eta Mugaenea proiektuak aurkeztuko dituzte datorren ostegunean, Donostia 2016 proiektuaren aurkezpenarekin batera 19:30etik aurrera

Larunbatean, hilak 24, Irun, Hondarribia eta Hendaiako musika ikasleen kontzertuak izango dira Behe Bidasoko hiru herrietan, goiz eta arratsaldez. Hondarribian, Santiago kalean egingo dituzte goizeko emanaldiak, arratsaldekoak Arma Plazan, eta egitaraua 20:00etan itxiko da Erreginaren Baluartean. Asteazkenean egingo dute Txingudi Jaialdiaren aurkezpena, Hondarribiko Kultur Etxean.